1770ekoa da Oñatiko armarria, urte hartako maiatzaren 9ko udal aktan jasotzen denez, udaletxea eraiki zutenean. Hari egindako azken aldaketak egokituko dira orain, irizpide heraldikoak jarraituz eta hori izango da aurrerantzean Oñatiko Udaleko dokumentuetan agertuko den irudia.
Jende aurrean dago orain proposamena; hilaren amaierara arte egongo da. Oñatiko udalbatzak onartu beharko du gero osoko bilkuran eta Aldundiak ostean, hark egindakoa baita armarria eta bandera eguneratzeko eskaera Gipuzkoako Toki Erakundeen erregistrorako.