Nekez egongo da Oñatin Argider Isastik gurutzatu ez duen basorik; nekez igo ez duen gailurrik, zapaldu ez duen bidexkarik, edo ikusteko duen mendi paisaiarik. Motzetik luzera, mendiko modalitate askotan aritu da bere kirol ibilbidean, nola bizikletan, hala antxintxika edo oinez. Eta egitetik eragitera ere pasa zen, Aloñako Igoera antolatuz. Hona Mireia Bikuñak Luzapena saiorako egindako elkarrizketa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.