Pandemiak gazteen artean utzitako egoera emozionalak landu dituzte gaztelekuan

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko mar. 21a, 13:33

Gazteek pandemian zer emozio, sentipen, izan dituzten jakiteko prozesu parte-hartzailea egin dute Oñatiko gaztelekuan. Hezitzaileen eta gazteen arteko lana izan da, taldeka, eta hitzen eta jolasen bitartez. Gaztelekuko zerbitzua zertan eta nola hobetu daitekeen ere galdetu diete, bide batez, erabiltzaileei.

Gazteria eta Partaidetza departamentuak aritu dira prozesu honetan elkarrekin lanean eta oso prozesu aberasgarria izan dela diote bateko eta besteko batzordeburuak zein parte hartu duten hezitzaile eta teknikariek. Modu naturalean eta gertutasunean egin direla diote.

Gazematikan kokatzen da honen abiapuntua, Gipuzkoako Udalak eta Aldundiak osatzen duten egitasmoa da eta hor proposatu zen ideia. Gazteen emozioak ezagutzea zen erronketako bat, eta horiek ezagututa, zelan lagundu bestea. Gaztelekuko zerbitzua eta erabilera hobetzen laguntzeko ekarpenen artean, daude,  dagoeneko gauzatu diren hauek: Kuboaren espazioa berrantolatzea, eguraldia ona denean terraza jartzea eta udan igerilekuak jartzea frontoian. Ortua jartzea edo topalekua ordutegitik kanpo erabiltzea ere eskatu dute, eta aztertzen ari dira orain eskaera horiek.

Apiriletik aurrera, bestalde, ordutegi zabalagoa izango du Kuboak eta baliteke gaztelekuak beste itxura bat izatea laster, apaintzeko ideiak ere badituztelako erabiltzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak