Udanako errepidea ez dute bihar irekiko

Jon Irizar Aranguren 2022ko mar. 17a, 17:05

Gipuzkoako Foru Aldundiak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, "garraiolarien grebak eragina izan du errepidean egiteko gelditzen diren lanetan", eta ondorioz, uneotan "ezinezkoa da" Udanako errepidea zabaltzea. Ez dute irekiera-data berririk ezarri, "gaur egun ezin dela zehaztu" iritzita.

Eguazten goizeko istripuaren eta eguerdiko irekiera iragarpenaren ostean, eguen arratsaldean ere berbagai da Legazpi eta Oñati lotzen dituen GI-2630 errepidea. Hain zuzen, Gipuzkoako Foru Aldundiak 2020ko abenduko euriteetatik itxita dagoen Udanako portuak itxita jarraituko duela jakinarazi du prentsa ohar bidez.

Aldundiak bidalitako oharrean berariaz adierazten denez, "garraioaren grebak eragina izan du irekiera hori posible izan zedin egin gabe zeuden lanetan" –astelehenetik, hainbat kamioilari lanuzte mugagabea egiten ari dira–; beste hitz batzuetan, lanuzteak eragina izan du errepidean egiteko gelditzen diren lanetan. Ondorioz, "ezinezkoa da zabaltzea".

Data berririk ez

Horrez gain, ez dute irekiera-data berririk ezarri, "gaur egun ezin dela zehaztu" iritzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak