Egubakoitzean "behin-behineko errei bat" irekiko dute Udanan

Jon Irizar Aranguren 2022ko mar. 16a, 12:17

Udanako obrak egin diren errepide zatia. (Argazkia: @a_oiarbide - Aintzane Oiarbide)

Gipuzkoako Foru Aldundiak prentsa ohar bidez adierazi duenez, martxoaren 18ko 13:00ean Udana irekiko da ibilgailuentzat. Egubakoitzean "behin-behineko errei bat" zabalduko den arren, ibilgailuek GI-2630 errepidetik Oñati eta Legazpi artean "zirkulatu ahal izango dute".

2021eko abenduaren 10ean, domeka, itxi zuten Udana, euriteen ondorioz errepidea zartatu zelako –Arlaban ere itxita egon zen hainbat astez–. Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi duenez, "50 metro luzeko eustorma bat" erori zen.

Urtarrilean hasi ziren konpontze lanak, Aldundiak 315.000 euroko aurrekontua esleitu ostean. Hiru hilabete eta erdiko epea aurreikusi zuten orduan, eta "apirilaren erdialderako amaitzea aurreikusten du" erakundeak. Hala ere, eta lanek "nabarmen aurrera" egin dutela iritzita, egubakoitzean "behin-behineko errei bat" irekitzeko hautua egin dute. "Trafikoari ahalik eta kalte gutxien" eragitea da erabakiaren helburua.

Ondorioz, egubakoitzeko 13:00etik aurrera Oñati eta Legazpi GI-2630 errepidearen bitartez lotu ahal izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak