Arlabanen, errepidea konpontzeko lanak hasita daude, eta egun gutxiren buruan errei bat irekiko dute 15 tonatik beherako ibilgailuak bertatik pasa daitezen. Mendiari eusteko horma ezarriko da asfaltoa hondoratuta dagoen eremuan, eta, lanek lau hilabeteko epea dute. Baina, laster, errei bat irekiko dute. Milioi eta erdi euroko aurrekontua bideratuko Foru Aldundiak GI-627 errepidea konpontzera.
Udanakoa, apirilerako
Udanan ere hasi dituzte euriak eragindako pitzadura konpontzeko lanak. Errepide azpiko lurra mugituta dago. Errepideari eusten dion horma berriro finkatu beharko dute. Era berean, 15 metroko luzera hartuko duen mikropilote pantaila berria egitea aurreikusten da.
Lanak egiteko hiru hilabete eta erdiko epea eta 315.000 euroko aurrekontua zehaztu du Aldundiak. Hortaz, lanek irauten duten bitartean ezustekorik ez badago, apirilerako amaitzea espero da. Baina bitartean, Udanarako errepideak itxita jarraituko du.