HARMAILATIK

Berdinketa baliotsua, ligako oilarretako baten aurka

Jon Irizar Aranguren 2022ko martxoaren 1a

Denboraldi hasieratik lehen postuetan dabilen Eibar izan zuen aurkari Aloñak domekan. Lehen ordu erdian etorri ziren golak; kanpotarrak aurreratu ziren, eta geldikako jokaldi batean Gorka Irizarrek sartutako golak berdindu zuen markagailua. Estutu zuten ordutik aurrera eibartarrek, baina sendo aritu ziren gorritxoak atzean. Azkenean, oñatiarrentzat zapore gozoa utzi zuen puntu banaketa Azkoagainen (1-1).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak