Duela 30 urte hasi zen Oñatiko Udala prebentzio lana egiten, drogamenpekotasunari lotutakoa, batez ere. Harrez gero adikzio motak gehitu egin direla ikusita gaur aurkeztutako diagnosia egingo dute.
Diagnosi edo azterketa horretan jasoko dute Oñatin zein adikzio mota dagoen eta bide ezberdinak erabiliko dituzte datuak jasotzeko.
Otsailean prestatuko dute galdetegia herritarrek betetzeko, nerabeek zein nagusiek. Adina, generoa eta beste datu batzuk jarrita, profil ezberdinak identifikatuko dituzte eta diagnosia ahalik eta osatuena egin horrela. Esaterako, herrian zenbat taberna dauden eta tabernetan zenbat makina dauden ere jasoko dute.
Elkarrizketa, saio edo galdetegietako emaitzak udaberrian izango dituzte eskuartean eta ekainerako egin gura dute plana. Plan horrek prebentzio neurriak zein dependentzia gainditzeko laguntzak jasoko ditu, besteak beste, egungoak bezala. Udalak mezu berezia bidali gura die herritarrei plan hau egiteko ekintzetan parte hartzeko.