Astelehen arratsaldean jarri zituzten pinturak dendetako erakuleihoetan eta hilabetez, otsailaren 28ra arte egongo dira ikusgai. Paisaiak, loreak zein herriko eraikinak ageri dira, adibidez, pinturetan, baina badira bestelakoak ere. Izan ere margolari bakoitzak erabaki du bere zein lan jarri dendetako erakusketa honetan. Hamabost dendetan jarri dituzte pintura ikasleen lanak.
Gurutze Mujika irakaslearekin, 18 ikasle ari dira pintura ikasten aste barruan jarritako ordutegi eta egutegi baten barruan. Udalak antolatzen dituen eskulan ikastaroetan, hiru hilabeteko kurtsoa egiten dute urritik urtarrilera bitartean, eta otsailetik maiatzera luzatzen dute eurek eskola, Udalak lokala utzita. Hala, hantxe izaten ditu bakoitzak bere lientzoak, pinturak, pintzelak eta koadroa eusteko astoa, eta bakoitzak bere erritmora egiten ditu koadroak.