HEMEN DEBAGOIENA

Arantzazu Sagarzazu: "Gure harridurarako, birala bihurtu da 'Txunau txunau' abestia'"

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2022ko urt. 19a, 10:21

Maite Aizpurua Olaizola zumaiarra lagun, Atzoko Ogixa bikotea sortu zuen orain dela zortzi urte Arantzazu Sagarzazu Sakristanek. Harrezkero 30 kontzertu egin dituzte dagoeneko Euskal Herriko txoko askotan, helburu jakin batekin, ondo pasatzea. Hemen Debagoiena saioko aste honetako Akordeak musika tartera gonbidatu dute Oñatiko musikaria.

Gaztetxean, mugimendu feministan, euskalgintzan eta beste hainbat ekimenetan dabil oñatiarra, eta ez du trabarik izaten gitarra hartu eta kantatzeko hala proposatuz gero. "Kantu kritiko samarrak dira, bai. Gure kantuetan gura barik islatzen da saltsa askotan ari garela; ez da apropos egiten dugun zerbait, berezko irteten zaigu. Zerbaiti kritika edo ikuspegi aldaketa bat proposatzen dute".

'Txunau Txunau' kantua, 'Akordeak' musika tartean

Oñatin azaroan egin duten Hikaldixa da Atzoko Ogixa bikoteak parte hartu duen azken ekimena. Euren markari eutsiz, ekimenerako kantutegia moldatu egin dute eta baita abesti berri bat sortu ere. "Txunau txunau du izena. Doinu ezagun eta itsaskor bat aurkitu genuen eta noka forman egin genion hitza. Polita geratu da, eta birala izan da sarean", azaldu du Oñatiko musikariak.

Hemen Debagoiena saioko aste honetako Akordeak musika tartean Txunau txunau abestia eskaini du Sagarzazuk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak