Goizez bakarrik irtengo diren arren, asmoa da Aratusteetako ohiko dantza guztiak egitea baldin eta denbora ematen badie guztiak ondo entseatzeko. Dantzariez gain hartza eta gainerako pertsonaiak ere ateratzeko asmoa dute eta, pandemiara egokitutako neurriekin betiere, hainbat lagun elkartuko dituzte itzulera berezi honetan.