Aimar Madina: "Presiorik gabe, maila mantentzea izango da nire errepideko denboraldiko helburua"

Jon Irizar Aranguren 2022ko urt. 11a, 10:08

Aialan Euskadiko junior mailako txapela jantzi ostean, Espainiako Ziklo-kros Txapelketan izan da Aimar Madina txirrindulari oñatiarra asteburuan. Euskal Herriko barrutietatik oso ezberdina izan den zirkuituari egin diote aurre lasterkariek Xativan (Valentzia), eta "irteera kaxkar baten ostean, buruan neukan helburua bete gabe" egin du itzulerako bidaia; 23. izan zen Madina. Errepideko denboraldiari begira jarria da dagoeneko, eta "presiorik gabe, aurreko urteko maila mantentzea" izango du helburu. Ez du lan erraza aurretik, egungo Euskadiko junior mailako txapelduna baita errepidean ere. Hona Xabi Urzelairekin urteko lehen Harmailatik saioan izandako solasaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak