Euskaltzaindiko Onomastika Zerbitzuaren arabera, dokumentuek diotena ikusita pentsatzekoa da Arrazola abizena izen bereko Atxondoko elizatean eta Oñatiko Olabarrieta auzoan sortu zela. Sobre los Arrazola liburuaren egile Jose Ramon Arrazola oñatiarrak 30 urte inguru daramatza bere abizenaren ingurukoak aztertzen. Bere esanetan deitura hori duten 14.500 pertsona inguru daude mundu osoan eta bi urtean behin elkartzeko ohitura dute askok.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.