Oñatiko Udalak aplikazio berria aurkeztu du

Ainhoa Arana 2021ko abe. 16a, 16:07

Oñatiko Udalak aplikazio berria aurkeztu du, herritarren eta Udalaren arteko komunikazioa hobetzeko helburuarekin. Gauza ugaritarako erabili ahal zaingo dute oñatiarrek aplikazioa: albisteak irakurtzeko eta informatuta egoteko, agenda irakurri eta sarrerak online erosteko, eta udal zerbitzu eta udaleko mezuak irakurtzeko, besteak beste.

Oñatiko Udala azken urteotan helburu bat lortu nahian dabil: udalaren eta herritarren arteko komunikaziorako bitartekoak hobetu eta eraginkorrago bilakatu. Horretarako hainbat dinamika eta tresna sortu dituzte herritarren eskura jartzeko. Horien artean, maiatzean, Udalaren webgunearen eguneraketa aurkeztu zuten; ahalik eta klik gutxien eginez, herritarrek beraien helburua lor zezaten helburuarekin. Aplikazioa, bestetik, horri jarraipena emateko bidea izan da. 

Azken urteetan bizitakoak nabarmen indartu du mundu birtuala, eta, oro har, komunikazioa. Eten barikoa da bilakaera. Udalari, prozesu horretan sortzen diren beharrak eta aukerak aintzat hartzea dagokiela adierazi dute, eta bide horri helduz sortu dute aplikazioa. Herritar guztiek eskuratu ahal izango dute aplikazioa: debalde da eta Google Play edo App Store-en bidez deskargatu daiteke. Bertan, ‘Oñatiko Udala’ idatzi eta lehenengo aukera deskargatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak