HEMEN DEBAGOIENA

Juan Valls: "Abestiak nik sortutakoak dira, baina inguruan ditudan musikarien ekarpen handia dute"

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2021ko abe. 22a, 10:42

Bakarlari moduan jardun izan duen arren, beti izan ditu musikari lagunak alboan zuzenekoetarako; laster argitaratuko duen Pills for horses diskoa Ramada Inn taldearen izenean sinatu du. Hemen Debagoiena saioko Akordeak musika tartean bilduma berriko Wave me goodbye kantua abestu du.

Ameriketako Estatu Batuetako folk eta country doinuak batu zituen 2015ean argitaratu zuen Life holds red lights on behind estreinako lanean Oñatiko Juan  Valls musikariak. Mondosonoro musika aldizkariak urte hartako maketa onenen artean kokatu zuen Vallsen lan hura.

Glasgown, Eskozian, grabatu zuen bigarrena, La Chunky estudioan, 2017an, La Chunky Sessions lana, eta iaz, aurkeztu zuen Sudden but controlled  anger izeneko hirugarren lana. Eta labetik atera berria da Pills for horses, Vallsen kantuak batzen dituen laugarren bilduma, Ramada Inn taldearen izenean sinatu du lan berria.; Ramada Inn taldean lagun ditu, Iñigo Ugarte (gitarra), Ander Etxaniz (baxua) eta Mikel Marco (bateria).

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak