Hika bertso saioa domekan Oñatin, 'Hikaldixa' egitasmoaren barruan

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko aza. 26a, 18:02

'Hikaldixa' ari dira egiten Oñatin eta abenduaren 5a bitartean hainbat ekintza antolatu dituzte, tartean, hika-triki-poteoa eta domekan gaztelekuan egingo den hika bertso saioa. Gonbidapenak ohiko tokietan har daitezke.

Aaurten ez da Euskaraldirik egingo, baina hainbat eragile ari dira ekimenak antolatzen hizkuntza ohiturak ez galtzeko. Adibidez, Topaguneak martxan jarritakoa da umeen aurrean helduok euskaraz egiteko ariketa. Eta Oñatiko Udalak, Ingo Xonau! proiektuaren barruan, 'Hikaldia' antolatu du. Eta egindako produktuetako bat da Oñatiko hitanoa ikasteko Appa hi! aplikazioa.

Gaur, egubakoitza, esaterako, solasaldia egingo dute gaztetxean, bihar hika-triki-poteoa Boga tabernatik hasita eta domekan, hika bertso saioa. Miren Artetxe, Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso eta Aitor Mendiluze izango dira bertsotan eta Mirari Sagarzazu gaiak jartzen. Gaztelekuan izango da, 12:00etan, eta doan, bana gonbidapenak aurrez hartu behar dira. Ohiko tokietan eskura daitezke: udal webgunean sartuta, Txokolateixan edo plazako leihatila digitalean. Egitarau osoa agendan kontsulta daiteke.

Bestalde, Oñatiko Udalak bat egin du Jaurlaritzak eta Uemak komertzioetan euskaraz sustatzeko kanpainarekin eta abenduaren 10era bitartean herriko komertzioetan euskaraz salerosketa egin eta sariak irabaz daitezke. 100 euroko sei sari emango ditu Udalak. Horretarako, dendaria eta bezeroa biak agertzen diren argazkia bidali behar da whatsapp bidez 688 62 11 42 zenbakira, eta zozketan parte hartu.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak