Juan Carlos Irizar gogoan, omenaldi sentitua Santa Anan

Imanol Beloki Unamuno 2021ko aza. 21a, 20:13

Oñatiko 43. Musikegunak emanaldi sortaren barruan, Juan Carlos Irizarri omenaldia egin diote, gaur, Oñatiko Santa Ana aretoan. Apirilean zendu zen Juan Carlos Irizar musikari oñatiarraren, musika-ondare handia utzi zuen piano-jole, konpositore eta abesbatza zein orkestra zuzendariaren omenezko kontzertua egin da. Arantzazu Saiz Triok eta hainbat gonbidatuk izan dute musikagile eta musikariari gorazarre egiteko aukera.

Bederatzi kantu eskaini dituzte Arantzazu trioko kideek, eta oholtza gainera igo diren beste zenbait gonbidatuk. Karmelo Mendizabalek, Iker Orozkok, Xabi Ugartek eta Jesus Mari Aranburuk.

Hiru bloketan banatutako omenaldia izan da, eta Juan Carlos Irizarren familiako kideez gain, Oñatiko udal ordezkariak, eta beste zenbait gonbidatu berezi ere izan dira Santa Anako areto betean. Horietako bat izan da, Mikel Tellaetxe, Aita Menniko gerentea. Ondo ezagutzen zuen Irizar, eta ekitaldiak emandakoarekin "pozik" agertu da: "Juan Carlosen obra artistikoaren errepasoa egin dute gaurko ekitaldian, eta maitasun handiz prestatutako ekitaldia izan da. Zenbait proiektutan lagundu zigun guri Aita Mennin, eta bere musikaz gain, bere izaera, besteei laguntzeko eskuzabaltasuna, eta bere bihotz-ona azpimarratuko nituzke".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak