Herriko elkarteen arteko igurtzia helburu 'Aulkiak' topaketetan

Josu Bilbao Atxutegi 2021ko aza. 20a, 14:34

Astebukaera honetan ekin diote ekimenari Oñatiko Eltzia eraikinean. Herrian dauden eragileen eta elkarteen arteko elkar-ezagutza eta lankidetza bultzatzea da topaketen oinarria.

Egubakoitz arratsaldean eta zapatu goizean ekin diote Oñatin herriko elkarte eta eragileen arteko igurtzia, elkarlana eta elkar-ezagutza helburu duen Aulkiak ekimena, Oñatiko Udalak bultzatuta. Oraindik hirugarren saio bat hurrengo zapatuan, azaroaren 27an, eta orduan topaketek emandakoaren balorazioa eta herriko elkarteen egoeraren erradiografia osatuago bat egin ahalko dutela azaldu du Oñatiko Udaleko Partaidetza eta Garapen Komunitario batzordeko buru Anik Zubizarretak: "Oso sentsazio onak izan ditugu lehenengo saioetan, eta jendea asko inplikatu da. Oso pozik gaude emaitzarekin. Topaketa hauek elkarren igurtzi hori bilatzeko dira azken finean, korapilatzeko".

Partaidetza eta Garapen Komunitario arloko teknikari Onintza Andresek "herriko ehun soziala josteko eta sinergiak bilatzeko" dinamika dela nabarmendu du: "Aulkiak ariketa kolektibo bat da. Bakoitzak bere errealitatetik abiatuta; eragile, elkarte edo kolektibo bakoitzak, bere egunerokotik, bere esparrutik eta bere egiteko moduetatik abiatuta elkar ezagutu eta aitortza egitea. Hortik abiatuta zer elkarbanatzen dugun, non dauzkagun indarguneak, ahulguneak, arlo bakoitzak zer berezitasun duen aztertu eta egungo argazkiaren erretratua egitea da asmoa. Oñatin 200 egitasmo, eragile eta herriari ekarpenak egiten ari diren baliabide baino gehiago ditugu, ez bakarrik antolatutako taldeak. Horregatik antolatu ditugu topaketak, ikuspegia zabaltzeko eta dagoen harreman sarea aztertzeko".

 

 

 

 

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak