Arratsalde grisa bizi izan zuten Azkoagainera hurbildu ziren oñatiarrek. Hotza eta euriaz gain, etxeko futbolariek ezin izan zuten Elgoibar mendean hartu; Debabarrenekoa da Erregional Ohorezko Mailan jokatu diren bederatzi jardunaldietan galtzea zer den ez dakien talde bakarra. Lehen erdian estu joan zen norgehiagoka, baina bigarrenean nagusi izan ziren elgoibartarrak eta birritan zulatu zuten oñatiarren atea (0-2). Datorren astean Mojategin jokatuko den derbian izango dute txantxikuek arantza ateratzeko aukera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.