Diagnostiko batekin hasiko da prozesua, eskaintza pedagogikoa aztertu, plan estrategikoa diseinatu eta hartarako beharrezko litzatekeen espazio egokia zehazteko. Musika eskolak Oñatin herritar asko mugiarazten dituelako.
Udal Gobernuarendako "proiektu estrategiko bat" izanik, "azterketa estrategiko bat" garatu nahi dute. Partaidetza prozesu bat, bereziki Musika eskolako komunitatea eta Udala gidari izango dituena. Diagnostikoa 2022ko urtarril edo otsailerako amaitzea espero dute.
Musika eskolako ordezkariek esker onez hartu dute Udal Gobernuak abiatu berri duen prozesua eta aurretik lanean aritu direnak gogoan, oso gogotsu daude etorkizuneko Jose Azpiazu musika eskola nolakoa izango den irudikatzeko.
Agintaldi honetako beste proiektu estrategiko bat Emakume Etxea gauzatzea izango da Udal Gobernuarentzat.