Martxoan grabatu zuten, Garate estudioan, Iñaki Zubiarekin eta Martxel Arkarazorekin, baina Oñatiko zinema aretoan egin zuten aurkezpen txikia izan ezik, ez dute jendaurrean erakutsi; hala, zapatuan izango da estreinako kontzertua, Arantzazuko Goiko Benta ostatuan. Goienakideentzako kontzertu esklusiboa izango da eta bi saio egingo dituzte, 30 lagunentzako bakoitza. Sarrerak agortuta daude.