Zapatuko eraso matxista eta "herriak, oro har, izandako jarrera" salatu dute

Eneko Azurmendi 2021ko ira. 28a, 18:51

Pasa den zapatuan Oñatiko txosnagunean izandako eraso matxista salatu dute hainbat herritarrek, Oñatiko Txosna Batzordeak eta eragile feministek egindako deialdiari erantzunez. "Halako erasoak txosnagune batek izan ditzaken oinarrizko aldarrikapenen kontrakoak dira eta", nabarmendu dute.

"Erasotuak hala nahi izan duenean" egin dute publiko gertatutakoa. Gaineratu dute, halaber, ez dutela halako erasorik onartuko, "ez txosnagunean eta ez beste inon". Erasoen aurkako protokoloa dauka txosna batzordeak, eta "lehenengo momentutik" aktibatu dute. "Hala ere, hutsune batzuk ikusi ditugu eta herritarren eskura telefono bat jartzea erabaki dugu, babes feminista emateko". Hau da zenbakia: 603 36 11 57.

Erasoaz gain, herriak, oro har, izan zuen jarrera ere salatu gura izan dute: "Oso giro eskasa sortu zen, batez ere ekintza feminista egin genuen momentuan".

Izaro Elorza Oñatiko alkateak ere erasoa gaitzetsi du. "Manifestazio deialdiarekin bat egin dugu, erasoa salatzeko eta esateko gure herrian ez dugula onartzen halako erasorik, ez jaietan eta ez beste inoiz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak