Lasterketa motza eta gogorra izan da. Igoera eta jaitsieretan hautsi da karrera. Laboral Kutxako Unai Iribarrek, Xabier Isasak eta Enekoitz Azparrenek, hurrenez hurren, osatu dute podiuma.
Lehen oñatiarra Unai Cueva izan da eta gustura agertu da egindako lanarekin: "Indartsu sentitu naiz hasieran, baina Udana amaieran eta Atagoiti igota karranpak sentitu ditut, eta taldean sartu naiz. Azkenean helburu moduan etxean parte hartzea duzu eta indartsu heltzea desio nuen eta uste dut karrera txukuna egin dudala".