Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako langileak izan dira txartelari buruzko azalpenak ematen herritarrei. Nola eta non atera behar den eta non erabili dezaketen izan dira erantzun dituzten galderetako bi. Gipuzkoako garraio publikoan erabili ahal da, Oñatiko Herribusean barne.
Oraingoz fisikoa baina laster birtuala izango den txartel hau, Mugiren beraren webgunean sartu eta bertatik eskatzea da biderik errazena, baina posta zerbitzuan edo komertzio jakin batzuetan ere atera daiteke. Txartel mota ezberdinak daude, eta bakoitzak bere hobariak edo deskontuak eskaintzen ditu.
Zapatuan bizikleta azoka
Bestetik, zapatuan egingo den birzikleta azokarako materiala batzen egon dira astelehenetik Foruen plazan jarritako txoko batean. Gainera, Herribusa doan izango da domekara bitartean eta MUGI txarteleko 20 euroko 20 bonu ere banatuko dituzte.
Mugikortasun Astea
Oñatin bezalaxe, beste herrietan ere antolatu dituzte ekintzak Mugikortasun Asteari lotuta. Arrasaten, esaterako, Herribusa doan izango da domekara bitartean eta herriko eskolako ikasleek Eskolara Oinez izeneko ekimenena hartu dute parte seigarren urtez.