Izaro Elorza: "Irisgarritasuna, generoa eta inklusioa kontuan hartu ditugu instalazioak egiteko"

Imanol Beloki Unamuno 2021ko uzt. 26a, 15:01

Oñatiko Zubikoa kiroldegiko inaugurazio ofiziala egin dute gaur, udal ordezkariek. Obren jarraipena egin duten batzordekideak eta teknikariak izan dira bertan, eta kiroldegian egin diren lanak aipatzeaz batera, prozesua zein izan den adierazi dute. Amaitzeko, bisita gidatua egin dute instalazioak bere osotasunean erakusteko.

8 Milioi eta 750 mila euro inguruko kostua izan dute lan guztiek, zein ekipamendua hornitzeko materialak, altzariak eta bestelakoak, barne. Aurreikusi baino gehiago kostatu arren gustura geratu dira emaitzarekin udal ordezkariak, eta herritarrak ere hala geratzea aurreikusten dute.

Lankidetza azpimarratuz

Erabiltzaileen beharrak kontuan hartu dituztela, eta parte-hartzea garrantzitsua izan dela obrak gauzatzeko adierazi du Izaro Elorza, Oñatiko alkateak. Gaineratuz, gaur egungo beharretara egokitutako lanak izan direla. "Obra bat da, baina, kontuan izan ditugu herritarren beharrak, parte-hartzea… Gaur egungo beharretara egokitutako instalazioak egin ditugu; irisgarritasuna kontuan hartu da, generoa, inklusioa…, eta horrek sail ezberdinen lankidetza eskatu digu", adierazi du Izaro Elorza, Oñatiko alkateak.

Harreragunetik hasi, aldagelak eta igerilekua erakutsi, eta rokodromoa, fitness gelak, gimnasioa, squash kantxa, sauna, pilotalekua, langileentzat dauden bilera gelak, eta baita, Zubikoa kiroldegiko tripak erakutsi dituzte bisita gidatuan, besteak beste. Horrekin batera, kantxa berdean egin dituzten aldaketak ere azaldu dituzte, eta kanpoko belardian jarri duten terrazagunea.

Bisita gidatuak eta pilota partiduak

Astean zehar bisita gidatuak egingo dituzte, instalazioak nola geratu diren ikusi ez duten herritarrek  ikusi ditzaten. Uztailaren 27tik 30era bitartean 10:00etan eta 18:00etan izango dira kiroldegiko espazio ezberdinak ezagutzeko aukera, eta horretarako txanda hartu beharko da telefonoz, 943 71 63 75 telefono zenbakira deituta.

Inaugurazioa osatzeko, domekan, abuztuaren 1ean, pilota profesional partiduak izango dira 17:00etatik aurrera. Dario eta Bikuña, Agirre eta Erasun-en aurka eta Jaka eta Tolosa, Peña IIa eta Rezustaren kontra.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak