Abuztuaren 11n mantentze eta hobekuntza lanak egingo du Oñargik argindarraren hornidura sarean eta lan horiek egin bitartean argindar barik egongo dira Oñatin. Lau orduko eten horretan Bustinzuloko azpi-estazioan kabina berriak jarri, sareko puntu ezberdinetan zuhaitzak eta adarrak moztu eta bestelako mantenu lanak egingo dituzte. Horko instalaziotik irteten dira herria argindarrez hornitzen duten Oñargi-ren lineak eta urtero, udan, horrelako mantentze lanak egiten dituzte.
15:00etatik 19:00etara ez da argirik egongo Oñatin eta horrek herri osoan izango du eragina, herrigunean zein auzoetan. Aparatu elektronikoak deskonektatzea gomendatu du Oñargik.