ALBISTEAK

Greba mugagabea gaur gaueko txandatik Oñatiko Stadler enpresan

Txomin Madina Milikua 2021eko uztailaren 15a

Joan den astean hainbat orduko lanuztea eta pasa den martitzenean egun osoko greba egin ostean, Oñatiko Stadler enpresako langileek greba mugagabeari ekingo diote gaur 22:00etatik aurrera. ELA, LAB eta ESK sindikatuetako ordezkariek eta independente batek osatzen dute langile batzordea, eta guztien babesa du greba mugagabeak. Enpresak aurkeztutako Enplegu Erregulazio Espedientea da lan-gatazkaren jatorria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak