Maite Larburu, Maren eta Noa Elvis datoz, besteak beste, udan Oñatira

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko eka. 15a, 17:17

Ganbara eta Hots abesbatzek, musika eskolako ikasleek eta musika bandak ere egingo dituzte emanaldiak Udalak prestatu duen agendaren barruan. Lazarragan izango dira emanaldi gehienak eta gonbidapenak zapatutik aurrera hartu ahal izango dira ohiko tokietan. Urmuga egitasmoaren baitan, Alex Sarduik, Pettik eta Maider Zabalegik plazako frontoian abestuko dute.

Musika izango da nagusi bigarren aldiz ESK-ULT-URA, KULTURA ESKURA izenarekin udalak prestatu duen udako kultura agendan, baina magia eta zirku ikuskizuna ere egongo da. Azken urteetako ohiturari jarraituz, irailaren hasieran izango da hori, Bidebarrietan auzoko jaiekin bat eginez.

COVID-19aren prebentzio neurriak antolatutako emanaldiak izango dira guztiak, eta egunean eguneko osasun araudia jarraituko dute. Orain arteko emanaldietan herritarrek izango jarreragatik eskerrak eman dizkie kultura zinegotziak herritarrei goizeko aurkezpenean, eta hemendik aurrera egiten direnetan ere berdin jarraitu beharrean izango direla gaineratu.

Urmuga egitasmoko kontzertua uztailaren 18an izango da plazako frontoian eta horko sarrerak Urmugak berak jarriko ditu salgai. Udalak antolatutako ekitaldiak doan izango dira baina aurrez hartu beharko dira txartela edukiera mugatua izango delako guztietan. Gonbidapen horiek zapatuan, ekainak 19, jarriko dituzte eskuragai horiko tokietan: udal webgunean, leihatila digitalean eta Txokolateixan.

Hitzordu guztiak agendan datoz.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak