Gazteak herriko komertzioetan kontsumitzera animatzeko kanpaina martxan da Oñatin

Jone Olabarria 2021ko eka. 3a, 17:13

Gazteak herriko komertzioetan kontsumitzera gonbidatzen dituen publizitate kanpaina jarriko du udalak martxan datozen egunetan, 'Erosteko orduan, nire lehen aukera, Oñati lelopean'.

Kanpainaren helburua herritarrak erosketak herriko saltokietan egitera animatzea da. Eta Oñatiko gazteei zuzenduta dago "bereziki", "azken horiek baitira batez ere erosketak Oñatitik kanpo egiteko joera gehien dutenak".

Azken 3 urteetan, herrian erosteko joera kanpoan erostekoa baino gehiago zabaldu da herritarren artean. Oñatin bertan orain dela hiru urte baino gehiago erosten duten herritarrak: %39; kanpoan gehiago erosten dutenak: %22. Herritarren %95ek inoiz herriko saltoki txikietan erosten dutela adierazi dute. Hala ere udaletik azpimarratu zuten, datuok kontuz aztertu behar direla eta kontuan izan pandemiaren eragina egon dela tartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak