Onik agertu da mendian desagertutako gaztea

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko mai. 20a, 13:04

Atzo ezkero falta zen gaztea etxean, eta eguerdian hasi dira haren bila Murgia auzoan, Asentziotik gorako mendi-gunean. Helikopterotik ikusi dute eta bere bila jaitsi dira erreskateko ertzainak; "zauriak ditu, baina ondo dago".

Gaztearen desagerpenaren berri etxekoek eman dute Oñatiko Udaltzaingoan goizean, eta bilatzen laguntzeko eskatu. Berehala joan dira udaltzainak Asentzioko mendi-gunera, eta han daude oraindik. Udaltzaingoak Ertzaintzara pasa du abisua, eta 12:00etan mendi-erreskateko taldea bidali dute hara, helikopteroa barne.

Hain zuzen ere helikopterotik ikusi dute gaztea eta barruan zihoazen erreskateko bi ertzain jaitsi dira gaztearen bila; 13:45 inguruan izan da hori. Gaztea onik dagoela baieztatu dute Udaltzaingoak eta Ertzaintzak; "zauriak ditu, baina ondo dago".

GOIENAk hainbat iturritik baieztatu duenez, lagun batzuekin joan zen gaztea atzo mendira, baina bakarrik zegoen desagertu zenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak