Klima eta Energia Itunarekin bat egiten duten 21 udalerri daude; tartean, Oñati

Uxue Igarza Loiola 2021ko mai. 21a, 15:01

EAEko 21 udalerri daude Itunari atxikita eta 2050era begira, hiru helburu lortu nahi dituzte: udalerrien deskarbonizazioa bizkortzea, klima-aldaketaren inpaktuetara moldatzeko gaitasuna handitzea eta herritarrek energia seguru, jasangarri eta eskuragarria izateko ahalmena indartzea.

Alkateen Klima eta Energia Itunaren baitan dago Oñati. Duela 100 urte, uraren indarrak eraman zuen energia Oñatira, eta Jaurlaritzak azaldu duenez, horri esker, hondakinen gaikako bilketak, eraikinetako eta argiteria publikoko energia-efizientziak eta lanerako joan-etorrietarako modu jasangarrienek ahalbidetu ditu Udalak. Hain zuzen ere, horiek izan dira 2020rako ezarritako helburuak. Etorkizunerako, berriz, beste hau da erronka: neutraltasun klimatikoa lortzea.

Oñatiz gain, beste 20 herrik egiten dute bat Itunarekin (ia 1,7 milioi pertsona batzen ditu horrek), eta Tapia sailburuak esan duenez, toki-eremutik klima-aldaketaren eta energia-trantsizioaren erronkan ari dira lanean. "2050. urtean isuriei dagokienez lurralde erresiliente eta neutro batera iristea da asmoa", gehitu du.

Europako itun berdearekin bat

Glasgown egingo den Nazio Batuen Klimaren Goi-bileran parte hartuko du erkidegoak, eta sailburuak adierazi duenez, "garrantzi handia" izango du: "Parisko Goi-bileraz geroztik garrantzitsuena izango da. 2015ean hartutako konpromisoak berrikusteko eta helburu berriak ezartzeko balioko du".

Bestetik, EAEra etorrita, etorkizuneko isuriak murrizteko eta energia berriztagarria sortzeko eredua sortu nahi dutela azaldu du Tapiak: "Europako Itun Berdearekin bat egin nahi izan dugu, eta gure Basque Green Deal propioa diseinatu ere bai".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak