Oñatiko sarrera eramaten duen errepidean, Munazategi deituriko sektorean, biribilgune bat egingo dute, besteak beste, industriagunera doazen ibilgailu handien sartu-irtenak seguruagoak izan daitezen eta Garibai auzorako sarrera ere egokiagoa izan dadin. Atzo egindako apirileko osoko bilkuran sektore horren xehetasun azterketa onartu zuten, ahobatez.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.