Txotxongiloen itzalekin jolasean aritu dira haur oñatiarrak

Jone Olabarria 2021ko api. 23a, 17:29

Itzal titere tailerra Zurrunka Teatro taldeak gidatzen duen proposamen didaktikoa da, zortzi urtetik gorako umeendako. Eñaut Gorbeak abiarazitako proiektuaren baitan hainbat alor lantzen dituzte; haurren irudimen, jolasa eta sormena garatzeaz gain, bolumenak, geometria eta espazioaren kontzientzia lantzeko ariketak egiten dituzte

Hiru eguneko tailerra egin dute Oñatin: itzal titereak, gorputzarekin itzalak eta hondarrarekin proiekzioa lantzen ditutze. Gorbeak azaldu duenez, garrantzi berezia eskaintzen diote haurren irudimena era askean lantzeari, ume bakoitzak nahi duen pertsonai eta istorioa sor dezan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak