Zazpibidetako bidegurutzea itxita dago oztopo hidraulikoak jartzeko

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko api. 14a, 15:21

Asteburuetan eta jaiegunetan gune hori itxita egongo da zirkulaziorako gero, baimendutako ibilgailuak bakarrik pasa ahal izango dira eta horretarako pibote hidrauliko batzuk jarriko dituzte. Oztopo horiek jartzeko egin beharreko lanak egiten dihardute orain eta horregatik dago itxita bidegurutze hori; egubakoitzera arte aste honetan, eta beste lau bat egunetan hurrengo astean.

Aurretik ere jarri izan dituzte sistema ezberdinak jaiegunetan eta asteburuetan gune hori zirkulaziorako itxi eta bakarrik inguruan bizi direnak pasatzeko autoz. Hesiak, kamerak eta semaforoak eta jarri izan dituzte, adibidez, baina sistema horiek ez dute lortu gura zen emaitza eta orain zutoin edo pibote hidrauliko batzuk jarriko dituzte. Parrokia ondoan eta Bakardadeko Ama kalearen barrenean jarriko dituzte, bi puntu bakoitzean. Pibote horiek baimendutako ibilgailuen matrikulak irakurtzeko sistema izango dute eta auto horiek bidegurutzera gerturatzean automatikoki jaitsiko dira, bidea irekiz.

Pibote horiek jartzeko lanekin hasi dira aste honetan. Datorren astean jarraituko dute eta lanean ari diren bitartean bidegurutze hori itxita egongo da ibilgailuendako. Bakarrik pasatu ahal izango dira Kale Zaharrean zamalanak egin behar dituztenak. Aste honetan parrokia parean hasi dira lanak egiten eta datorren astean Once-ko kabina parean egingo dituzte.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak