Axier Alonso, lehen euskalduna Pantikosako helmugan

Xabier Urtzelai 2021ko ots. 28a, 18:10

Eguraldi makurra eta elurra izan dira protagonista nagusi gaurkoan Espainiako Kopako banakako proban. Seniorretan, lasterketa erregularra egin dute Euskal Selekzioko gizonezkoek eta hain zuzen Axier Alonso oñatiarra izan da euskal ordezkari onena. Senior mailako irabazlea Nil Cardona kataluniarra izan da. 

Eguraldi txarra, eta zirkuitu gogorra. Hori izan dute parez pare gaur, domeka, Pantikosan jokatu duten Espainiako kopako bakarkako probako osagaia. Seniorretan, lasterketa erregularra egin dute Euskal Selekzioko gizonezkoek. Atzoko egunari jarraipen ona eman die hiru eskiatzaileek, eta gaurkoan ere lehen hamarretan izan ditugu bi eskiatzaile. Lasterketa Nil Cardona (1.53.57) kataluniarrak irabazi du eta Euskal Selekziokoen artean onena Axier Alonso (2.07.50) oñatiarra izan da. Atzetik, jarraian, Gartzen Elejabarrieta (2:09,21) sailkatu da. Gaurkoan, selekzioko hirugarren kidea Jon Ander Aranburu (2:13,29) hamaikagarren postuan helmugaratu da. 

Emakumeetan, Carlota Martinez de Aragonek (2:51,37) gaurkoan ere podiuma zapaldu du beste behin hirugarren postuan amaitu ondoren. Jubenilen mailan, Sara Arregi (3:10,26) oñatiarra bosgarren sailkatu da. Kadeteen mailan, Haritz Arregi oñatiarra izan da Euskal Selekzioko parte hartzaile bakarra, eta 14. postuan sailkatu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak