Oñatiko sahararren komunitateak deitutako ekitaldira, beste hainbat herritako sahararrak batu dira. Baita, oñatiarrak ere. Guztiek, adi-adi entzun dituzte sahararren aldarrikapenak. "45 urte pasa dira, eta hemen gaude gure eskubideen alde, borrokan. Mendebaldeko Sahara existitzen da, eta hori aldarrikatu behar izatea gogorra da", esan dute.
Marokoren eta Espainiaren kontrako oihuak bota dituzte. Baina, eurek bizi duten egoeraren errudun bakarrak ez direla azpimarratu dute. "Marokok eta Espainiak ez dute ezer egiten gure alde. Ezta, Nazio Batuen Erakundeak ere. Ahanzturan utzi nahi gaituzte, baina ez dute lortuko. Akaso, gure ondorengoek ere, borrokan jarraitu beharko dute, baina ez dugu esperantza galtzen", esan du Dedah-ek.