Biohondakinen kudeaketari buruzko jardunaldian hiru ereduren berri jaso dute

Txomin Madina Milikua 2021ko ots. 17a, 17:14

Hondakinen kudeaketa hobetzeko Euskal Herriko Toki erakundeen elkarteak, Hobekik, antolatuta biohondakinen kudeaketari buruzko jardunaldia egin dute gaur Oñatiko Enpresagintza fakultatean.

Antolatzaileen esanetan, era horretako hondakinak gure herrietan sortzen ditugunen ia erdia direla kontuan hartuta, hobekuntzak egin ahal  izateko egoera aztertu eta esperientziak trukatzeko erabili gura izan dute gaurko jardunaldia. Eta horretarako, hiru eredu ezberdinen berri izan dute parte hartzaileek: Aduna herrikoa, Galiziako Pontevedra probintziakoa eta Austriakoa.

Gaian aditua den Joseba Sanchez Arizmendiarrietak ere hartu du parte gaurko jardunaldian, biohondakinen kudeaketarekin Euskal Herriko egoera zein den azalduaz. Azpimarratu du sistema asko eta askotarikoak erabiltzen direla, eta ondorioz, Europak ezarritako helburuak gertuago edo urrunago daudela lurraldeen arabera.

Gaurko jardunaldia aurrez aurre eta online jarraitzeko aukera egon da, eta antolatzaileak gustura agertu dira erantzunarekin, Euskal Herriko osoko udal eta erakundeetako parte-hartzaileak izan dituelako, herri handi eta txikietakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak