Azkoagainen, Zubikoan, Eltzian, Arantzazun eta Araotzen daude desfibriladoreak eta euren kokapen zehatza agertzen diren marrazkiak eta erabilpenerako jakin behar diren oinarrizko pausuak zeintzuk diren jasotzen dituen esku orria prestatu du Udalak herritarrendako; etxez etxe banatuko du azalpen esku orri hori datozen egunetan. Gainera, bideo bat ere atera du, ikusteko zelan erabili desfibriladorea. Sorospen lanetan eskarmentua duten Oñatiko mediku baten eta erizain baten laguntza izan dute bideoa grabatzeko. Esku orrian agertzen den QR kodigoa irakurrita ere ikus daiteke bideoa.