HEMEN DEBAGOIENA

Ibilaldi mitologikoa egin dute Urgain eskolakoek Oñatin

Julen Iriondo 2021eko otsailaren 16a

Oñatiko Urgain eskolan ekintza berezia egin dute lau mailatako ikasleekin. Guraso talde batek antolatuta eta euren parte-hartzearekin, ibilaldi mitologikoa egin dute eskola inguruko parajeetan. Ibilbideko zenbait puntutan kokatutako Tartalo, Basajaun, Lamia eta abarrekin jarduteko aukera izan dute, euren gaineko istorioak entzun eta bakoitzari bertsoa ere kantatu diete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak