Txantxiku ikastolatik adierazi dutenez, Debagoieneko ESItik jaso duten mezua izan da jakinaraz ziezaietela familiei atzoko PCR probak egitera deituak izan ziren ikasle denak –positiboez gain, negatibo eman dutenak ere bai– konfinatuta egon beharko direla hamar egunez. Positibo kopurua altua izan dela jakinarazi diete ESItik, eta positibo ez direnek ere konfinatu egin behar dutela, "harreman estu" izateagatik.
Irakasleen eta bestelako langileen gaineko jarraibideak jasotzeko zain daude Txantxiku ikastolan.