ALBISTEAK

Txantxiku Ikastolako Bigarren Hezkuntzako 211 ikasle eta irakaslek PCR probak egin dituzte

Maider Arregi 2021eko otsailaren 12a

Positiboen gorakadari lotuta, Oñatiko Txantxiku Ikastolako Bigarren Hezkuntzako eraikinean koronabirusa izaten ari den eragina dela eta, lau ikasgela itxi behar izan dituzte. Horiek horrela, Osakidetzako epidemiologiako departamenduak hartutako erabakiaren baitan, atzo 211 ikasle eta irakaslek PCR probak egin zituzten, deitutako guztiek, herriko anbulatorioko erizainak GOIENAri konfirmatu dionez.

Debagoienean positiboek goraka egin dute, eta 200 kasu baino gehiago izan dira azken egunetan. Oñatin izugarri egin dute gora positibo berriek (11 gehiago 24 ordutan), eta zerrenda gorrian sartu zen atzo, bergara eta Aramaiorekin batera. Oñatiko intzidentzia tasa otsailaren 1ean ez zen 70era iristen. Gaurko datuen arabera 784,79koa da tasa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak