Segurtasuna bermatze aldera, Natur Eskola inguruko zuhaitzak botatzen ari dira

Imanol Beloki Unamuno 2021ko urt. 19a, 15:21

Oñatiko Natur eskola eraikina eraberritu berri, ingurua atontzeko eta eremuari arnas pixka bat emateko, zein segurtasuna bermatzeko, zenbait zuhaitz botatzen ari dira, egunotan. Lanekin gaur, martitzena hasi dira eta gaur eta bihar artean amaituta izango dituztela aurreikusten da.

"Haritz amerikarrak dira botaten ari garenak. Ezagutzen dira sustrai ahulak dituztelako, eta erortzeko samurtasuna dute. Beraz, eskolaren alboan segurtasuna bermatzeko ari gara ingurua txukuntzen", adierazi du Asier Iraeta Oñatiko Ingurumen zinegotziak.

Natur Eskola ondoko zuhaitz handienak botatzen ari dira, eta lan horietan, Tomas Sagasti ari da, Oñatiko Udalak eskatuta. Zuhaitzak, eskola aldera okertuta daude eta lehenago edo beranduago erortzeko arriskua dagoelako botako dituzte.

Aldakiñoko bidexka itxita

Lanak amaitu bitartean, Olakua eta San Martin auzoak lotzen dituen Aldakiñoko bidexka, Natur eskolaren bueltako ingurua itxita egongo da. Aurreikuspenen arabera eguenerako zabalik egongo den arren, gaur eta bihar 07:30etatik 18:00ak bitartean itxita egongo da bidea.

Natur Eskolako eraikineko azken lanak

Natur eskolako lanei dagokienez, bestalde, datozen asteetan beste zenbait lan egingo dituztela adierazi du Asier Iraeta, Oñatiko ingurumen zinegotziak. "Eskola barruko lanetan, tximinia otsailean egingo da; su-egurrarekin aritzen dena, eta efizentzia altukoa dena. Eta gero, komunak kolokatzea, ateren bat edo beste jartzea… geratuko litzake, datozen astean jarriko ditugu. Azkenik, kanpoaldeko urbanizazioa geratuko litzake".

Natur eskola barruko zein kanpoandeko lan guztiak amaitzen dituztenean, inaugurazioa egitea ere badutela aurreikusita adierazi du Iraetak, data zehazteko dutela gaineratuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak