Helburu horrekin antolatu dituzte batetik, hainbat hitzaldi eta baita kultura etxean urtarrilaren 25era bitartean ikusgai dagoen Konkistaren mugarriak izeneko erakusketa ere, Nabarralde Fundazioak urteetan egin duen lanaren emaitza. Astelehenean zabaldu zuten eta Nabarraldeko kide Beñi Agirrek bisita gidatua egin zuen; urtarrilaren 25ean ere bisita gidatua egingo dute, 18:30ean.