Horrez gain, LUX izeneko ikuskizuna eskainiko dute bihar, zapatua, 12:00etan Oñatiko parrokian. Sarrerak Txokolateixan eta www.oñati.eus atarian daude salgai, 8 euroan.
Ganbara Faktoriako parte diren beste abesbatza batzuek ere eskainiko dituzte kontzertuak datozen egunetan. Abenduaren 27an Ganbara abesbatzak Eternal Light kontzertua eskainiko du arratsaldeko 19:00etan Oñatiko parrokian. Goiena telebistan jarraitu ahalko da, zuzenean, baita www.goiena.eus atarian ere.
Ganbara Kantu Eskolako umeek, berriz, urtarrilaren 4an Jan dezagun. On egin! ipuin musikatua eskainiko dute arratsaldeko 17:30ean, Santa Ana antzokian. Bi emanaldietako sarrerak salgai daude jada Txokolateixan eta www.oñati.eus webgunean.
Gabonetako denda ere irekiko du Ganbara Faktoriak atera izan dituzten disko eta liburuak herritarren eskura jartzeko, hainbat deskonturekin gainera. Datorren astelehenean, abenduaren 21ean jarriko dute martxan denda birtual hori, euren webgunean, eta urtarrilaren 6ra arte egongo da zabalik.