Gebarako Katalinaren eta Iñigoren panpinak atera ditu Oñatzek

Oihana Elortza 2020ko abe. 5a, 16:37

Oñatiko erraldoietako bi dira Gebarako Katalina eta Iñigo, eta horien panpinak atera ditu Oñatz dantza taldeak. Abenduko zapatuetan plaza ondoan egongo dira saltzen, eta urtarrilaren 3an ikuskizuna egingo dute Zubikoan.

Gebarako konde-kondesaren panpinak atera ditu Oñatz dantza taldeak. Herriko erraldoietako bik Katalina de Gebara eta Iñigo de Gebara herriko pertsonaia historikoak irudikatzen dituzte, eta horien panpinak atera ditu, hain zuzen ere, Oñatz dantza taldeak. Plaza ondoan egon dira gaur goizean salgai, eta erosle asko gerturatu da postura.

Panpinen 500 bikote atera dituzte salgai eta datozen bi zapatuetan ere postua jarriko dute plaza ondoan gomazko panpinak saltzeko; 30 euro bikotea.

50. urteurrena

Oñatzek 50. urteurrena ospatu du aurten eta makina bat proiektu zituen buruan urteurrena ospatzeko, hilean ekitaldi berezi bat egitea zen horietako bat. Erraldoiak ere badira Oñatzeko parte, eta horien bueltako ekitaldiren bat egitea ere pentsatuta zuten. Egoerak, baina, ospakizunak bertan behera utzi ditu eta ezin egin izan dituzte pentsatuta zituztenak. Orain, Gabonei begira, panpin hauek atera dituzte.

Urtarrilaren 3a gainera, bi ekitaldi egingo dituzte Zubikoan erraldoiak kalera ateratzeko. Potx eta Lotx izango dituzte ondoan Oñatzeko dantzariek. Ekitaldi horietara joateko sarrerak aurrez hartu beharko dira; abenduaren 11tik aurrera egongo dira eskuragarri udal webgunean eta Txokolateixan.

Ikusi Oñatz dantza taldeak egin duen bideoa erraldoien panpinak aurkezteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak