ALBISTEAK

'Diru publikoa herriarentzat' leloarekin manifestazioa egingo dute zapatuan, Oñatin

Maialen Santos 2020ko aza. 12a, 16:25

Zapatuan 13:00etan plazatik abiatuta egingo dute mobilizazioa. Azaldu dute egoera honetara iritsi izanaren "ardura osoa" jendearen gain botatzeko "interesa" dagoen arren, euren iritziz "ardura nagusia" etxeko-lanak egin ez dituen gobernuena dela. Horretaz gain, salatu gura dute ez dituztela "beharrezko inbertsio publikoak" egin osasungintzan, hezkuntzan eta laguntza sozialetan.

Oñatiko ostalariek, sindikatuek (ELA, LAB, STEILAS, Ikama), eragile politikoek (EH Bildu, Sortu), pentsiodunek (Duintasuna), gazte mugimenduak (Ernai, Gazte Asanblada), mugimendu feministak (Sare Feminista, Bargastak), musika taldeek (Sharon Stoner, Patxi Luque, Larru beltzak, Tilikum, Letagin, Iker Martinez eta Zaldi Herrenak, Bizarro, Aitor Regeiro, Lee-kore, Broken Legacy, Bitz, Juan Valls), kultura eragileek (Oñatz Dantza Taldea, Txinparta Bertso Eskola, Lizargarate Trikitizale Elkartea, Beratu jaialdia, Ertzetik irrati saioa, Algaraz Ikuskizun Elkartea, Zitzelkarixak) eta teknikariek (Iñaki Zubia eta Imanol Astudillo) deitu dute mobilizazioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak