ALBISTEAK

Kalean da Mila Moduren 'Absurdoaren paradisua' diskoa

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2020ko azaroaren 11

Garai bateko Hor Konpon taldeko Xabier Yanizek abiatu duen proiektu pertsonala da Mila Modu, baina hasieratik bidelagun ditu taldekide zituen  Andoni Campos eta Oskar Arlanzon; eta, orain, Malenkonia taldeko Rober Ferreiro gitarra-jolea batu dute taldera. Uztailean grabatu zuten Elkar argitaletxearekin eta dagoeneko eskuragarri dago Oñatiko Txokolateixan, taldearen sare sozialetan eta Elkar dendetan.

Egubakoitzean diskoa herritarren aurrean aurkeztuko dute; Kultura etxeko zinema aretoan bi emanaldi egingo dituzte 18:00etan eta 19:45ean, baina dagoeneko sarrera guztiak agortuta daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak