Pintadak egin dituzte udaltzainen eraikinean

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko urr. 6a, 10:08

Zapatutik domekarako gauean egin dituzte eta asteburuan udaltzainak gauez lanean ibili direlako izan dela uste du udaltzainburuak. Botila festak egon dira eta gazte batzuk identifikatu dituzte.

Herriko jaietan goizeko hirurak arte egiten dute lana udaltzainek eta aurten jairik ez egon arren, ordutegi hori bete dute. "28an eta 29an ere 03:00ak arte egin genuen lana eta baita asteburu honetan ere, egubakoitzean eta zapatuan. Batez ere tabernetan, lokaletan eta elkarte gastronomikoetan arauak bete diren begira ibili gara. Eta bai, oso ondo bete dira arauak espazio horietan", dio udaltzainburuak.

Botila festak

Baina kalean eta herriko hainbat gunetan botila festak egon direla baieztatu du udaltzainburuak eta kalean, taberna guneko kaleetan, ere edaten egon dela jendea. 16 eta 20 urte bitarteko gazteak izan ei dira, gehienbat, horretan ibili direnak eta lur azpiko parking publikoetan, Berezao auzoan eta osasun zentroko aparkalekuan, behintzat, egin dituzte botila festak asteburu honetan udaltzaingoak adierazi duenez. "Guk sumatu ditugu horiek eta gerturatu ere egin gara, baina gu heldu orduko joan egin dira gazteak. Gazte batzuk identifikatu ditugu. Beraiek utzitako botilak eta bestelakoak jaso egin ditugu gero. Ertzaintza ere ibili da asteburuan eta haiek gehiago identifikatu dituzte. Gu 03:00ak arte egon gara lanean eta tarte horretan, batez ere, tabernen eta lokalen egoerak zaintzen ibili gara. Hor ez da inolako arazorik egon, ordutegiak bete eta arauak errespetatu dituzte tabernek. Ertzaintzak, ordea, kaleko egonaldiak zaindu ditu gehiago eta identifikazio gehiago egin ditu", dio udaltzainburuak.

Bi tokitan egin dituzte pintadak udaltzainen eraikinean: sarreran bat eta garajeko atean beste bat. Domekan, atzo, kendu zituzten.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak