Auto istripuan hil zen irakaslea agurtu dute Oñatiko Zuazola-Larraña institutuan

Mirari Altube Arrese 2020ko urr. 2a, 16:55

Irailaren 25 goizean Oñatiko Bikoitz jatetxe parean izandako auto istripu larrian 49 urteko Ana Atxotegi eibartarra hil zen. Zuazola-Larraña institutuko irakaslea zen hura eta agur omenaldia eskaini gura izan diote gaur, egubakoitza, lankideek; han elkartu dira bi eraikinetako ikasle eta irakasle guztiak.

Haren argazkiak jarri dituzte hura gogoan eta liburutxoan agur mezuak idazteko aukera izan dute. Ekitaldia goxoa eta hunkigarria izan da: aurreskua dantzatu diote lehenengo, kanta bat eskaini dio Aiert Alberdi musikari gazteak, eta bukaeran, Txoria txori abestu diote elkartutako guztiek. 

Lanera zihoala hil zen institutuko irakaslea eta ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek bere aldetik, adierazi dute lan-istripua izan zela. Hori salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur, Zuazola-Larraña institutuaren aurrealdean. Prekarietateak hil egiten duela eta lan-istripu gehiagorik ez leloarekin elkartu dira hainbat lagun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak