Arantzazuko Ama Birjina ez da bakarrik egon bere egunean

Miren Arregi Amasorrain 2020ko ira. 9a, 17:10

Desberdina izan da gaurkoan Arantzazuko Amaren Eguna. Ez da harrera ofizialik egin, ez eta erromesaldirik, ez eta bandaren kontzerturik. Hori bai, meza nagusia egin egin dute, eta ia 400 lagun batu dira bertan.

Arantzazuko Ama Birjinaren Egunak ez ohiko irudia utzi digu gaur. Jende gutxiago eta ekitaldi edo harrera ofizialik ez, nahiz eta erakundetako ordezkariak bertaratu diren. Oñatiarren oinezkoen erromesaldirik ere ez da egon, hala ere, askok, ohiturari eutsiz oinez egin duten harako bidea. Gaurko egunez Oñatiko Bandak Arantzazun egiten duen kontzertuak ere huts egin du. Hala ere, meza nagusian ia 400 pertsona elkartu dira. Gainera, gaur ospakizunak bazuen  balio erantsi bat Ama Birjinaren Egunean jarri baitzen egungo santutegiaren lehen harria.

Harrera ofizialik ez zaie egin aurten erakundeetako ordezkariei, hala ere, bertan izan dira, besteak beste, Oñatiko udalbatzako zinegotzi jeltzaleak, Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeria eta Markel Olano diputatu nagusia. 

Azken ordukoa ere izan da, Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzaina baitzen etortzekoa meza ematera. Munillak, baina, ezin izan du etorri eta haren ordez, Unai Manterolak zuzendu du meza.

Erlazionatuak

Arantzazuko Ama Birjinaren Eguna

Miren Arregi Amasorrain 2020 ira 09 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak